ANFITRIOIAK: Marketin digital turistikoaren joera berriak (Online)

Miércoles, 4. Noviembre 2026
Enpresak eta Merkataritza

Anfitrioiak. Prestakuntza eta Talentu Turistikoa programak eskaintzen dituen aukera anitzen artean, ikastaro hau hautatu dugu: Campus irekia

Marketinerako eta salmentetarako tresna eta estrategia digitalak optimizatzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratuko ditugu; izan ere, gaur egungo ingurunean funtsezkoak dira lehiakortasuna sustatzeko.

Marketin digitalarekin lotutako kontzeptuetan eta horiek turismo-sektorean duten aplikazioan sakonduko dugu, marketin-estrategia arrakastatsua ezarri ahal izateko. Halaber, KPI digitalak ezarri eta interpretatzen ikasiko dugu, baita negozioa bilatzaileetan ondo posizionatzeko premisak sortzen ere.

Prestakuntza-edukiak:

  • Marketin digitala
  • Posizionamendua bilatzaileetan
  • Marketin digitala turismo-sektorean
  • Turismo-sektorerako marketin digitalaren joera berriak
  • Marketing automation
  • Nola igaro CRM tradizionaletik adimen artifiziala integratzen duten tresnetara
  • Bezeroekiko harremana

Eremua

Erakundeen kudeaketa

Modalitatea

Ikastaroa

Irakastorduak

16 ordu

Izena emateko epea

2026ko abenduaren 2ra arte

Noiz eskuragarri

2026ko azaroaren 4tik abenduaren 16ra

Informazio gehiago eta izen-emateak

 

Antolatzailea

 

SUBIR